Obren bizia

Birla jokoa

Birla jokoak biziki zabalduak dira munduan, eta aldaera anitz badira: birlen izaria, erabili bola, bola botatzeko distantzia, arauak…

Birla jokoaren jatorriaz, hipotesia anitz badira. Testuetan, Erdi Aroaz geroz aipatua da. Frantzian eta Alemanian arrakasta handia bazuen jada.

segida irakur

Mus Jokoa

Karta «espainolekin» aritzen da. 40 karta badira. Kartetan, 4 familia badira (ezpata, bastoia, kopa, urrea). Familia bakoitzean 10 karta badira.

Gehienetan, bi jokalariko bi talde elkarren kontra ari dira. Partidaren irabazteko, hiru jokaldi irabazi behar dira eta jokaldi bakoitza zortzi hamarrekotan jokatzen da. Hamarreko bakoitzak bost tanto balio ditu. Beraz, jokaldi baten irabazteko, 40 tanto irabazi behar dira. Tantoa ilar baten bidez, harri ttipi baten bidez, etab... adierazten da.

segida irakur

Baiona, zezenketen hiria

Frantzian, Baiona izan da zezenketak antolatu dituen lehen hiria. Horren froga ageri da Baionako agintariek 1289an hartu zuten erabaki batean. Hain zuzen, behiei eta idiei hiltzeko lekuraino karriketan barna eginarazten zitzaien lasterkaldia (entzierroa) arautzen zuen. Munduan ezagutzen den zezenketei buruzko idazki zaharrena da, eta ohitura orduko jada errotua zela aipatzen du.

Zezenketen ohitura, Baionan, mendeetan zehar egokitu da, molde desberdinetan. Molde horiek Baionako bestetako behi lasterketa tradizionaletatik korridaraino joaten dira.

segida irakur

Museoari prestatu bi margolan

Berriki, bi margolan handi sartu dira museoan, Dagourette etxeko lehengo biltegietako bilduma batzuekin batean erakutsiak izateko, zenbait hilabetez. Bilduma horiek laborantzari eta abelazkuntzari lotuak zaizkie. Margolan horiek eskualdeak goraipatzen dituzten bi obra dira, XX. mendearen lehen erdian pintatuak eta orain bilduma partikular baten barne direnak.

segida irakur

Sagarnoa

Sagarno edo sagardo izeneko edaria sagarrez egin arnoa (edo ardoa) da, nolabait errateko.

Frantsesez, usu, «cidre basque» erraten zaio baina, ofizialki, «sagarra oinarri duen edari fermentatu» gisa ezaguna da, Frantzian indarrean den araubidearen arabera, azidotasun lurrunkor gehiegi baitu «cidre» deitua izateko.

Orokorki, euskal sagarnoa Normandiako edo Bretainiako sagar zuku alkoholdunetarik desberdintzen da, alkohol gehiago baitu. Alabaina, Normandiakoak eta Bretainiakoak 3 edo 4 gradukoak dira. Euskal Herrikoa, aldiz, 4,5 gradu baino gehiagoa da. Gainera, Frantziako iparraldeko sagar zuku alkoholdunak, usaian, azukretsuak eta pindartsuak dira, euskal sagarnoa ez bezala.

segida irakur

Museoko moneta-pisuak

Euskal Museoak, 1913az geroz erakutsi nahi zituen objektuen artean (ikus 2013/09/06ko artikulua), Baionako Hiriko bost moneta-pisu horiek baziren.

Pisu horiek Herriko Etxean aurkeztu zituzten, 1788an, neurri eredu gisa erabiltzeko. Zilindro formakoak dira eta botoi zilatu batez osatuak. Botoi zilatuan eraztun mugikor bat sartua da. Haien alde bertikala Baionako Hiriko armarriez apaindua da.

segida irakur

Euskal Kostaldeko tranbia

Baionaren eta Biarritzen arteko lehen tranbiaren ibilbidea 1877ko ekainaren 10ean estreinatu zen. BAB izena eman zioten (ikus izen bereko hiribidea, gaur egun). Ibilbide horren arrakasta ikusirik, 1888an, bigarren bat ireki zuten (BLB izenekoa: Biarritz – Lizeoa (Marracqekoa) - Baiona). Bi hiriak lotzen zituen, Angelu San-Joanetik iraganez.

segida irakur

San Andres eliza

San Andres eliza 1856ren eta 1869ren artean eraiki zuten, orduan biziki modan zen estilo neogotikoan, garai berean, 19. mendearen hondarrean eraiki ziren beste eliza anitz bezala. 

segida irakur

Bertsolaria, Gabriel Roby

Gabriel Roby Baionan sortu zen, 1878an, eta 1917an zendu, gerlan, ekialdeko frontean, ukan zaurien ondorioz. Baionako Marrazki eta pintura eskolan ibili zen, 1890ean, Eugène Pascau eta Henry Caro-Delvaille pintoreekin batean. Herriko etxearen diru laguntza bat eskuraturik, Parisera joan zen, 1897ko irailean. Han, Léon Bonnat pintore baionesaren lantegian ibili zen. 1898an, Parisko Arte Ederren Eskolan sartzeko lehiaketan onartua izan zen. Han ikasi zuen, 1901 arte. 1902tik goiti, margolanak erregularki aurkeztu zituen hiriburuan urte oroz antolatua zen Artista frantsesen saloian. 1914an, boluntario izanik, Alsaziako frontera joan zen eta ez zen handik itzuli.

segida irakur

Réduit gotorlekuko ateak: Frantziako atea eta Herkulesen atea

Arlo militarrean, Erromatarren garaian jada, Baiona leku estrategikotzat ezaguna zen. Mendeetan barna, harresi gero eta landuagoak eraiki zizkioten.

XII. mendean, auzotegi berri bat sortu zen, Bourg-Neuf auzoa, gaur egun Baiona ttipi deitua. Antolamendu berriak egin zituzten haren zaintzeko. Orduan zuten Santizpirituko atea eraiki. Haren eginkizuna Aturri zeharkatzen zuen eta Santizpirituko auzotegira joateko bidea ematen zuen zurezko zubi handiaren kontrolatzea zen. Zubi hari izen bera eman zioten. Ate hau «atezaindegia» ere zen. Orduan, bi dorrez eta jausten zen burdin hesi batez osatua zen.

segida irakur

Frantziaren eta Espainiaren arteko muga Euskal Herrian

Usaian, «muga» ulertzen da «Estatu baten burujabetasunaren eta eskumenaren muga» gisa.

Mendez mende, aziendek eta merkataritzak zituzten bideak markatu, geografia eta administrazio arazoez axolatu gabe. Gisa horretan, espainolek artilea, fruituak, olioa eta gatza esportatzen zuten, eta frantsesek oihalak, ilarrak eta kabalak eramaten zituzten bestaldeko ferietara.

segida irakur

Ternuako itsas mapak

Itsas mapak 

Itsas mapetan, itsasoan nabigatzeko ezinbesteko argibideak adierazten dira. Leku baten atzemateko, norabide egokiaren erakusteko eta distantzien estimatzeko ahala eman behar dute. Baina XII. mendea baino lehen, kostaldea bistatik galdu gabe nabigatu ohi zen. Orduko itsas ibilbideei Antzinaroan «periplo» erraten zitzaien eta Erdi Aroan, berriz, «portulano». Gero, XII. mendean, lehen irudikapenak agertu ziren. Oso garatugabeak ziren. Ezagutzen den itsas maparik zaharrena, gaur egun, Frantziako Liburutegi Nazionalean dago. «Pisatar mapa» erran ohi zaio, Pisan aurkitu baitzuten. 1290 inguruan marraztua da, Gurutzaden denboran, eta Mediterraneoko eta Itsaso Beltzeko itsasbazterrak irudikatzen ditu.

segida irakur

Publikoari ireki obralekua

1848an, Baionako Andre Maria katedralaren berritzeko obrak hasi ziren. Eraikina, 13. mendetik 16. mendera eraikia, erortzeko arriskuan zen. 2014ko urtarrilaren 21a arte iraun duen «Amets neogotikoa, Baionako katedrala» erakusketak obra horien ezagutzeko parada eman du.

segida irakur

Jeu de paume jokoa

Emile Broquedis, Jeu de paume jokoan ari zen baionesa

Irail hondarrean, Jeu de Paume de Navarre elkarteak Baionako San Andresko trinketean eta Bastidako Hapette trinketean antolatu nazioarteko paume lehiaketak kirol hau berriz agerian emanen du, gaur egun guti ezagutua baita. Alta Frantziako erresuma osoan biziki ospetsua zen, 18. mendea arte.

Paume jokalari talde bat museoaren bisitatzera jinen da. Horretan adituak izanik, euskal pilotari eta haren aitzinekoa den jeu de paume jokoari eskaini bildumak preziatzen ahalko dituzte.

Horren karietara, museoak bere erreserbetatik Baionako azken paume jokalariarena zen erraketa bat aterako du. 

segida irakur

Bildumen osotasunaren segurtatzea

Zer da bildumen osotasunaren segurtatzea?

Lan hori egitean, museoko objektu guziak hor daudela segurtatzen da, bai erakutsiak direnak, bai erreserbetan direnak, bildumen zerrenda orokor informatizatua erabiliz. Zerrenda hori, lehenago, eskuz idatzia zen, kaier batzuetan. Orain, datu-base informatikoa da, Actimuseo programa berezia erabiliz egina. Objektuei buruzko argibide eta xehetasun anitz biltzen dituzten fitxez osatua da.

segida irakur