Historiari eta jendarteari zuzendu museoa

Kanpoko argia sartzen uzten duen muntadura handi baten inguruan antolaturik (Argialdea), erakusketa iraunkorrak 2 000 objektu agerian ematen ditu, hiru estaitan banaturik. Hauek euskal jendartearen alderdi desberdinak aipatzen dituzte: kanpainako eta etxeko bizia, ehorzketa errituak, eskulangintza, itsasoko eta ibaiko jarduerak, bestak eta jokoak, eskualdeko historia…

Gelak eta aipatzen dituzten gaiak

Baionako Euskal Museoa, 1924an, Dagourette etxe eder eta zaharrean plantatu zen. Egoitza hau 17. mendearen hastapenekoa da, eta Baionako merkatari aberats batena zen. Han, erakusketa iraunkorra hogei bat gelaren inguruan antolatzen da.

Segida irakur

Bisita plana

Euskal Museoko planoa deskarga ezazu. Museoko gela tematiko guziak deskribatzen ditu.

 

 

 

 

Bisita plana

Erreserbak

Erreserba deitzen ditugu erakusketa iraunkorrean erakutsiak ez diren bilduma-piezak atxikitzeko erabiltzen ditugun gelak. Han, tenperatura eta hezetasun baldintza zorrotzak errespetatzen dira, obrak ahal bezain ontsa atxikitzeko.

Baionako Euskal Museoan, zortzi erreserba gela badira, obren atxikitzeko: harrizko obren erreserba, non harriak eta igeltsuzko apaindurak atxikiak baitira, altzarien erreserba, objektu ttipien erreserba, pinturen erreserba, arte grafikoen erreserba, argazkitegi erreserba, liburutegi erreserba eta metalen erreserba.