Ongi etorri museora

HARRERA ETA OSASUN BALDINTZAK

Osasun arauen arabera bere publikoak errezibitzen ditu Euskal Museoak. 

ERRESERBAZIOA BEHARREZKOA 

Bisitariek beren txartela erreserbatu behar dute interneten eta urririk sartzen direnak ere > botoia orriaren goian

Ordu bat hautatu behar da. Derrigorrezkoa da ordu baten. Erreserbatuak bakarrik museoan sartzea segurtatzen du. Bainan tokia baldin bada posible da txartel bat erostea harreran egun berean.

OSASUNAKO BALDINTZAK 

Maska gomentatua da. Bokoitzak maska behar du (museoak ez du ematen). Likido hidro alkoholikoarekin eskuak garbitu behar dira. Oztopo keinuak eta diztantzia fisikoa errespetatu behar dira.

“Hemen sartzen dena, bere etxean da” Celui qui entre ici est chez lui. 

Baionako Euskal Museoaren lemak tonua ematen du. Bisitariak badaki ongi etorria dela Frantziako Museo horretan. Hemen, Euskal Herriari eskaini bilduma etnografiko paregabekoaz gain, aldi bateko erakusketak, bisita egokituak, publiko guziei zuzendu jarduerak eta jarduera kulturalak eskaintzen dira. Ideien eta ikuspegien trukatzeko, jakintzaren eta ikerketaren laguntzeko, jarduera kulturalaren eta biziaren sustatzeko xedea izanik, museoak, sortu zenetik, bere lema abegitsuari ohore egiten dio.

Baionako alde zaharraren bihotzean kokaturik, 3 000 m²-ko erakusketa eremuan, gehienak 20. mendearen hastapenean bilduak izan diren gauzak eta arte obrak aurkeztuak dira. Horiek euskal jendartearen ibilmoldeari buruzko lekukotasunak eskaintzen dituzte. Baionako historia ere aipatua da, itsasoko eta ibaiko portu gisa, bai eta euskal, gaskoi eta judu kulturen elkargune gisa.

BISITAK
- Bisita libreak: interneten erreserba
- Bisita gidatuak: interneten erreserba
- Bisita gida aplikazioa: Euskal Museoaren gida frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz da App Storen eta Google Play-en (+ logoak). Museora etorri aurretik deskargatzea gomendatzen dugu.

JARDUERAK Begira agenda musee-basque.com-en
- Familiaren eta gazteen ibilbidea
- Hitzaldiak
- Helduentzako eta gazteentzako tailerrak
- Eskolakoa: hezkuntza-zerbitzuarekin harremanetan sartu: 05 59 57 52.
- Liburutegi-dokumentazio-zentroa: 9:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara, astelehenetik ositiral arte. Hitzordu bat hartu behar da: 05 59 59 57 50 / 05 59 59 57 54.

DENDA: museoko bildumetan oinarritutako eta bertako artisauek egindako sorkuntza esklusiboak. Liburu-denda eta opari ideia asko.

 

 

 

 

 

 


 

Instituzioak, labelak eta partaideak

Baionako Euskal Museoaren gobernantza hiru instituzioren esku da: Baionako Hiria, Euskal hirigune elkargoa eta Departamendu Kontseilua.

Monument Historique, Musée de France eta Qualité Tourisme labelak baditu. 

Museoa Ekomuseoen eta gizarte museoen federazioko eta Euskal Herriko Gune eta Museoen sareko kidea da. Euskal Museoaren adiskideen elkartea museoaren alde lanean ari da.