Bisita egokituak
Museoko bitartekaritza taldeak, eskaera baldin bada, publiko berezien beharrei egokitu bisitak antolatzen ditu. Eskaintza berezia egiten zaie haur ttipiekin lan egiten duten profesionalei
Gai, formatu edo iraupen berezia izanik, museoko gidariak zure ezaugarrien arabera pentsatu bisita segurtatuko du, hitzordua harturik.
>> Urte guzian posible diren bisitak, erreserba eginez (12 bisitaritan mugatu taldeak, laguntzaileak barne):
• Ikusmen eskasa duten bisitariei egokitu bisita (audiodeskripzioa eta ibilbide sentsoriala)
• Zeinu Hizkuntza Frantsesean itzuli bisita.
Bisitaren prezioa, ahalmen urriko pertsonentzat: urririk, laguntzailearentzat: 5€. Xakur gidariak onartuak dira.
Gidaritzaren prezio finkoa: 140 €