Baionako euskal museoaren liburutegiak parte hartzen du BILKETA sarean.

Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA. 
Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak.

Baionako euskal Museoaren liburu bildumak kontsulta dezakezue BILKETAren atarian.

BILKETAk liburutegi numerikoa ere badu, funts hauen aberastasunaren erakusleiho gisa. Partaide hortan numerizatuak izan dira museoko liburutegian diren euskal eskuizkriboak : pastorala testuak, Duvoisin eta Hiribarren fondoak, eta hain bertze 18 eta 19. mendeko euskal liburu.  

BILKETAk proposatzen ditu erakusketa birtualak nun balioztatzen diren Euskal museoko ondare funtsak :  Zuberoako pastorala,  P.-T. Ducourrau naturalistaren kaierak edo Feillet ahizpak erakusketak.

http://www.bilketa.eus/