Haurtzainak, haurtzaindegiak

2 eta 4 URTE ARTEKOEI ZUZENDU ATELIERRAK

Maitena eta mendazko hitzak
Bost zentzumenak erabiltzen dituen atelierra, ura eta uraren lehengo erabilerak aipatzeko.

Peiok dena aitatxi bezala egin nahi du
Artzainaren lana, lehengo etxea eta pilota ezagutzea. Dastatzea eta manipulazio jokoa.

Inauterietako zamaltzaina
Zuberoako inauterietako zamaltzainaren ezagutzea eta, ondotik, haren burukoaren egitea.

Haize jauna akitua da
Baionako portuan lehen erabiltzen zen belazko nabigazioa.

Koloreen egilea
Perico Riberaren «Fandangoa» margolanaren inguruan antolatu koloreen jokoa.

Olentzero
Olentzeroren ipuina, eta gero izar baten egitea. Abenduan bakarrik.

Haurtzaindegientzat, haurtzainentzat. Frantsesez, euskaraz. Erreserbatuz. 2,50 € haur bakoitz. Gehienik 12 haurreko taldeetan. Iraupena: 45 min.