Taldeak (eskolakoez gain)

Bisita libreak

Museoa molde autonomoan bisitatu nahi duten taldeek jinen direla abisatu behar dute. Haien bisita erreserbatua dela baieztatzen duen fitxa bat igorria izanen zaie.

Museoko geletan, mintzatzeko eskubidea arautua da.

Bisitaren prezioa, 14 pertsona baino gehiagoko taldeentzat: 5 €

Bisita gidatuak

Bilduma iraunkorrak

Taldeentzat, bisita gidatuak nahitaez erreserbatu behar dira. Frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez, nederlanderaz, errusieraz eta portugesez egin daitezke.
Erreserba egin behar da gutienez hiru aste nahi den eguna baino lehenago.

Gidaritza prezio finkoa: 120 € (gehienik 25 pertsona) sartzeko prezioaz gain.
Bisitaren iraupena: 1h30, nonbait han

Aldi bateko erakusketak

Aldi bateko erakusketen bisita komentatuaren ukaiteko, frantsesez edo euskaraz, behar-beharrezkoa da museoarekin harremanetan sartzea, hilabete bat nahi den eguna baino lehenago.

Bisita gidatuak mugitzeko nekeziak dituzten pertsonei egokituak zaizkie. Erreserbatzeko mementoan, oroit zaitez gurpil aulkian diren bisitariak izanen direla abisatzeaz.

Bisita egokituak

Museoko bitartekaritza taldeak, eskaera baldin bada, publiko berezien beharrei egokitu bisitak antolatzen ditu. Eskaintza berezia egiten zaie haur ttipiekin lan egiten duten profesionalei

Gai, formatu edo iraupen berezia izanik, museoko gidariak zure ezaugarrien arabera pentsatu bisita segurtatuko du, hitzordua harturik.

>> Urte guzian posible diren bisitak, erreserba eginez (12 bisitaritan mugatu taldeak, laguntzaileak barne):
• Ikusmen eskasa duten bisitariei egokitu bisita (audiodeskripzioa eta ibilbide sentsoriala)
• Zeinu Hizkuntza Frantsesean itzuli bisita.

Bisitaren prezioa, ahalmen urriko pertsonentzat: urririk, laguntzailearentzat: 5€. Xakur gidariak onartuak dira.
Gidaritzaren prezio finkoa: 120 €