Familian bisitatzea

Museoa familian bisitatu

Museoa haurrentzat pentsatuta da, ibilbide osoan unkitzeko objektuak proposatuak dira mahai arrosetan. Horrezgain bi ibilbide proposatuak dira, "Animaliak" txostena 2 urtetik goiti egin daiteke eta "Ardi" txostena irakurtzen dakiten haurrentzat. Euskaraz eta Frantsesez. 

Animaleen ibilbidea

Ongi etorri haur txikientzat. "Animalien" ibilbidea, frantsesez edo euskeraz, 2 urtetik goiti  eskuragarri dago. Ibilbidearen sarreran liburuxka bat dago eskuragarri. Ukipen-objektuak (mahai arrosetan) ibilbide osoan daude.

 

En savoir plus+

Joko pistak, familian egiteko

Museoa jokoaren bidez ezagutzeko edo berriz ezagutzeko, familiei zuzendu hiru hitzordu badira, urte oroz. Karia horietara, familiek beren begi-zorroztasuna probatzen ahalko dute, bai eta ondareaz gehiago ikasten ahalko...
Ikus datak "Programazio kultural" saioan.

Eskolako oporretako atelierrak

Atelier horiek museoko bildumen ezagutzeko eta sorkuntza atelier batean parte hartzeko (Museoa zentzu guzietan joko-ibilbidearen kasuan) aukera ematen dute.
Ikus datak "Programazio kultural" saioan.

Urtebetetzea museoan

Urtebetetze bisita-atelierrek museoko bildumen ezagutzeko eta eskus egin sorkuntza ondotik.
Gaiak : Ihauteriak/koha ; Euskal mitologia eta Museoa zentzu guzietan.
Burasoek ekarriko duten askariaren egiteko gela bat badago...
5€/haurka, urririk bere urtebetetzean ospatzen duenarendako.
Fichier pdf Ene gomit hitza deskargatu

Museoa, haur ttipiei zuzendurik

2 eta 6 urte artekoei zuzendu atelierrek museoaren ezagutzea proposatzen dute, behaketaren, manipulazioaren, jokoaren, ipuinen... bidez. Ikus datak "Programazio kultural" saioan. 2,50€/haurka. Urririk laguntzaileentzat.