Aisialdi egiturekin burutu jarduerak

Denboran gibelera egiten jostatzeko, bisita-atelierrek eta ibilbideek euskal kulturaren eta hemengo historiaren gai handiak aipatzen dituzte. 7 familien jokoak museoa autonomian jostatuz ezagutzeko parada ematen du.

Visites-ateliers pour les 4-6 ans

4 eta 6 urte artekoei zuzendu atelierrak

Etxean
Lehengo bizia, etxaldean.

Kepa tilhola gidaria
Baionako portua lehen, itsasontzien eraikitzea, portuko salgaiak.

Zamaltzaina, zaldi-gizona
Zuberoako inauterien ezagutzea eta, ondotik, dantzari baten burukoaren egitea.

Peiok dena aitatxi bezala egin nahi du
Artzainaren lana, lehengo etxea, pilota.

Olentzeroren ipuina (abenduan bakarrik)
Olentzeroren historia, hots, argia berriz etorriko dela abisatzen duen ikazkinarena ipuina, eta gero izar baten egitea.

Atelierren arabera, taldeek 12 eta 15 haurren artean bil ditzakete, gehienik. Iraupena: 1h, nonbait han. Frantsesez edo euskaraz. Erreserbatuz. Prezioa: 30 €-ko prezio finkoa, taldearentzat (ikasleentzat eta haiekin heldu diren helduentzat, sartzea urririk da).

Parcours et ateliers pour les 7-11 ans

7 eta 11 urte artekoei zuzendu ibilbideak eta atelierrak

Euskal mitologia
Museoko objektu batzuk abiapuntutzat hartuz, euskal mitologiako pertsonaien ezagutzeko ibilbide kontatua.

Zamaltzaina, zaldi-gizona
Zuberoako inauterien ezagutzea eta, ondotik, sorkuntza atelierra.

Euskal pilota
Gaikako ibilbidea, pilotaren historiaren inguruan.

Bost zentzumen museoa
Ibilbide bat, bildumetan barna, non dastamena, hunkimena, usaimena… erabiltzen baitira.

Gehienik 15 haurreko taldeetan. Iraupena: 1h30. Frantsesez edo euskaraz. Erreserbatuz. Prezioa: 30 €-ko prezio finkoa, taldearentzat (haurrentzat eta haiekin heldu diren helduentzat, sartzea urririk da).

7 familien jokoa
Ibilbide librean.

Iraupena: 1h30, nonbait han. Frantsesez edo euskaraz. Erreserbatuz. Urririk. Museoko harreran eskatzekoa den karta jokoa.

Ibilbide-jokoa, 11 urtetik goiti

Kutxa madarikatua
Ipar Atlantikoan hondoratu arrantza ontzi baten bila, kapitainaren kutxatik desagertu diren objektu arraroak aurkitu eta, mezu bitxi bat deskodetu beharko da.

Gehienik 20 haurreko taldeetan. Iraupena: 1h30, nonbait han. Frantsesez edo euskaraz. Erreserbatuz. Prezioa: 30 €-ko prezio finkoa, taldearentzat (gazteentzat eta haiekin heldu diren helduentzat, sartzea urririk da).