Banakako bisitariak

Museoa ezagut ezazu, gidari-hizlari batek lagundurik, bisita komentatu baten karietara, eta programa kulturaleko jardueretan parte har ezazu

Bisita libreak

Bisitaren ibilbide guzian, erakusketak aurkezten dituzten informazio testuak hiru hizkuntzatan dira : frantsesez, euskaraz, espainolez

Museoaren harreran aurkituko dituzue inglesez, alemandarrez eta japoniarrez gidaliburuak.

 

Bisita komentatuak

Bisitariei bisita gidatuak proposatzen zaizkie, erakusketa iraunkorraren ezagutzeko:

  • Hilabete bakoitzeko lehen igandean, 11:00etan eta 15:00etan (museoko sartzea kitorik)
  • Eskolako oporren denboran, astearteetan eta ostegunetan, 11:00etan eta 15:00etan.

Prezioa: 2,50 €, sartzeko prezioaz gain - 18 urtez petikoentzat, sartzea kitorik
Iraupena: 1h30, nonbait han.

Parte hartzaileen kopurua ez baldin bada aski handia, museoak bisitak ezezta ditzake. Ez da erreserbatzeko beharrik.

Jarduera kulturalak

Egitarauan, hilabeteko mintzaldien, elkarretaratzeen eta kontzertuen programa aurkituko duzu.

Museo osoa, bai eta haren eskaintza kulturala osoa ere, gurpil aulkian diren edo mugitzeko nekeziak dituzten pertsonei egokituak zaizkie. Zure bisita erosoa izan dadin, aulkitxo plegagarriak badira harreran, zure esku.