Dagourette etxea

Dagourette etxea 17. mendeko portuko etxeetarik bat da. Errobi bazterrean dago, Kortsarioen kaian. Eraikina Monumentu Historiko gisa sailkatua da. Museoaren erakusketa iraunkorra han da. Bildumak hiru estaitan hedatzen dira, hogei bat gela tematiko, historiko eta etnografikotan banaturik.

Dagourette etxean aldi bateko erakusketak eta jarduera kulturalak ere aurkezten dira.

Gaztelu Berria

Hori ere Monumentu Historiko gisa sailkatua da. 15. mendean eraiki gotorlekua da. Paul Bert plazaren eta Baiona ttipiaren gainaldean da. Eraikinaren iparreko hegalean, museoko liburutegiari, bulego administratiboei, bitartekaritzari, kontserbatzeari (erreserbak, berrogeialdiko gelak, etab.) eta sail teknikoari (zurgintza, logistika informatikoa, etab.) eskaini eremuak badira.