2022ko apirilean, bildumen taldeak epe luzeko obralekua abiatu du: Baionan eta Donibane Garazin plantatua zen André Ocaña (1902-1978), gerlaren ondotik 1970 hamarraldira arteko argazkilariaren ateleriako funtsaren inbentarioa eta numerizatzea. 7.000 pieza inguru, tirada, negatibo eta karta postal multzo ederra osatzeko. Bere potretista jardueraz gain, nagusiki bi aldera buruz eraman du bere begirada André Ocañak: alde batetik gertakizunak, bestak, jende ospetsuen bisitak, denboraldien zikloei erritmoa ematen zieten ekitaldi eta merkatuak, beste aldetik, Nafarroa Behereko arkitektura ondarea, gurutzeak, oroitarriak, elizak eta etxe ederrak, berezikiago Konpostelako bidearen ingurukoak, honekiko lotura berezi bat baitzeukan. Baiona Hiriak 1999an, Pirinio Atlantikoetako departamendua eta DRAC-en laguntzarekin erosirik, halako gorabeherak ezagutu ditu funtsak museoak, azkenean, 2010 hamarraldian berreskuratu aitzin.