Gustave-Henri Colin (1828-1910). Marie Carmier, Ziburuko elizatik ateratzen den neska.1861
Egoera-azterketa egiteko argazkiak atera ondoren, Léa Boulognek, bere kotoia eta makiltxoekin mihisea garbitzen hasten da disoluzio urtsuak erabiliz. Ondotik, euskarriari denborarekin oxidatu eta hornitu den berniza kentzen zaio (begira kuadroaren goiean eskuineko zatia – 2.argazkia). Operazio honek margolanari bere jatorrizko koloreak itzultzen dizkio. Gero, babes-berniz berri bat emana izanen zaio, berniz naturalk baino engonkorragoak, koloreen iraunkortasun egokia segurtatzeko.
Gustave Colin, Inpresionisten ingurukoa izanik, bere lan pikturaletan argiaren adierazpen berezia zuen. Léa Boulogne gogoratzen da zaharberritu aurretik margolan askok beraien jatorrizko tonalitateak galtzen zituztela, bernizaren oxidazioak koloreen perzepzioa aldatzen duelako. « Zeru urdin baten gainean iragazki hori bat ezarriz, berde bilatzen da, kolore guztiak itzali egiten dira, beraz ez dute margolanaren erralitate pikturala adierazten ».
Zaharberritzean, lan estetikoaz gain, kontserbazio-ikuspegia gehitzen da margolanaren bizia zaintzeko. Zuloak masilla egoki batekin betetzen dira, eta pinturako hutsuneak berriz ukitzen (dira. Eremu ahulduetan, Léa Boulognek berlotzea egiten du ; altxatu diren eskalen gibelean itsasgarri bat ezartzen du, margolanak materiarik ez dezan gal.
