2023ko Estanpen bestaren kari, Por la irreversibilidad Antoni Tàpies (1923-2012) eta José Saramago (1922-2010) artistek osatutako lana, Euskal Museoak bere publikoari aurkezten dio. Baionako Euskal Museoak eskuratu zuen lehen obretariko honek bi estanpa dit, marrazki bat eta testu bat.

2004 ean Lokarri bihurtu den Elkarri taldeko animatzaile ohiek bost euskal erakunde publiko, Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Baionan, sinaturiko ale baten gordailu izatea nahi izan dute, Euskal Herriaren historia hurbilean erabakigarria izan den gizarte zibilaren konpromiso horren oroitzapena iraunarazteko asmoz.

Euskal Museoko bilduma iraunkorrean ikus daitezkeen obrak, 2. solairua, eskailera-burua 18. mendea. 2023ko maiatzaren 13tik ekainaren 4ra.