Prentsa harremanak

Harremanetan jarri

Euskal Museoan, prentsari zuzendu komunikazio gunea kazetariei eta profesionalei irekia zaie. Publiko horrek bertan eskuratuko ditu prentsa oharrak, prentsa dosierrak, museoko aktualitateari lotu beste argibideak, libreki erabil daitezkeen argazkiak, argitalpenak, etab.

Edozein argibide nahi izanez geroz, harremanetan sar zaitez Anne-Marie Galé komunikazio arduradunarekin:

 

" Hemen sartzen dena, bere etxean da..." 

Ongi etorri Ipar Euskal Herriko gizarte-bizitzari buruzko bilduma aberatsena biltzen duen Frantziako Museora. Dagourette etxeak, XVII. mendeko portu-etxe bitxi eta ederra, gaur egun monumentu historiko gisa sailkatua, Euskal Museoa errezebitzen du 1924an ireki zenetik.
2001ean asko berritu zenez, gaur egungo espazio zabal eta argitsuak eraikin zaharrean jarri dira, bisita-ibilbide berriari erosotasuna eta arintasuna eskainiz.
Argi-putzu handi baten inguruan (Argialde), gaikako hogei bat gela daude hiru mailatan antolatuta, euskal kulturaren alderdi guztiak azaltzeko: jatorria eta hizkuntza, hileta-errituak, landa-bizitza eta arkitektura, etxeko bizitza eta artisautza, itsasoko eta ibaietako jarduerak, bestak eta jokoak, eskualdeko historia.
Baionako historiari buruzko atalak euskal gizarteak eta gaskoninak gogorarazten ditu, Errobi eta Aturri ibaien elkargunean eta ozeanorako irekieran.
Urtero, aldi baterako erakusketa batek gai bat, artista bat, euskal artearen eta gizartearen alderdi bat nabarmentzen ditu.
Museotik bi urratsera, Paul-Bert plazaren altueran, Gaztelu Berriaren iparraldeko hegalean (XV. mendeko gotorleku sailkatua), Liburutegia - Museoko dokumentazio-zentroa plantatua da, euskal esparruko egitura aberatsenetako bat, 30.000 dokumentu zahar eta garaikide, eskuizkribu, liburu, egunkari, aldizkari eta abar dituena.

Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean erakusketa

Errobi geletan
2026ko uztailaren 10tetik 2027ko urtarrilaren 10a arte, aldi baterako erakusketa handiak, Wilhelm von Humboldt-en bidaia Euskal Herrira, XIX. mendearen hasieran aipatuko du. Wilhelm von Humboldt (1767-1835), hizkuntzalari, filosofo eta prusiar goi funtzionarioa, Euskal Herria zeharkatzen du, 1799an
Segida irakur >>>

Prentsa txostena

Erakusketaren argazkiak

2026ko kulturaldia

2026an, museoko kulturaldia aberatsa izanen da, hiru erakusketa, hitzaladien zikloa, bisita eta tailerrekin, eskaera kulturala zabala euskaraz eta frantsesez.

Prentsa txostena

2026ko kulturaldiaren argazkiak kargatzeko

Museoa Urtu, Baionako Euskal Museoatik Xiberoko olhetarantz

Laborantza-artzaintza gelan
Museoa Urtu proiektua ekainaren 4etik goiti bilduma iraunkorran aurkeztua izanen da. Segida irakur >>>

Segida irakur

Fond de Bain

XIX. Mendearen gelan
2026ko irailaren 11tik 2027ko urtarrilaren 10 arte, erakusketa-txostenak Le Fond de bain, Belle Époque garaiko Hermann-Paul-en kazeta-abentura Getarian, argian emanen du. Segida irakur >>>

Segida irakur

Libreki erabil daitezkeen museoko argazkiak