Erakusketa Txostena. XIX. mendeko gela.

Hermann-Paulek, Gustave Colinen semearekin, Charles Colin - bera ere margolaria eta Pariseko ikaslea - harremanetan izatean, bere arreba Joséphine ezagutzen du. Bikote gaztea Getarian instalatzen da, eta artista, deia Parisen karikaturagile gisa ezaguna zena, aldizkari bat sortzen du :
Le Fond de bain (1895eko eta 1898ko udetan argitaraturiko 21 ale).
Hasiera batean eskuz idatzia eta xilografiazko irudiz apaindua, berantago inprimatua izan da, artistaren ilustrazio anitzetaz aberastuta. (harri litografikoaren teknikarekin erreproduzituak).
Irailean, Le Fond de bain erakusketa-dozierrak lau atal aurkeztuko ditu, artistaren ibilbidea eta
Euskal Herrian egin zuen egonaldiaren inguruan:
- Colin eta Hermann-Paul leinua: margolari eta artistaz osatutako familia,
- Hermann- Paul: ibilbide paristarra,
- Le Fond de bain: Belle Epoque garaiko kazetaritza-abentura Getarian,
- Hausturen garaia eta ibilbidearen bukaera.
 
Ziburuko bista. Xilografia, 1914
©  Baionako Euskal Museoa