Kultur programazioa / Egitaraua

Proposamen desberdinek, izan bisita gidatuak, publiko heldu eta gazteendako jarduerak, tailerrak edo hitzaldiak, museoko bizi kulturala osatzen dute.
Osteguneko hitzaldiak: 40 pertsonara mugatua.

ERRESERBATU
Izena eman osteguneko hitzaldietarako: 05 59 59 08 98 telefono zenbakira deituz.

irailaren 8an, 12an, 15ean, 22an, 15:00etan
BISITA GIDATUA
Begirune eta amodiozko monumentua, Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean

Aldibaterako erakusketa. 45 minutuko bisita. Prezioa = sartzearen barne. Hobe izena ematea.

irailaren 6an, 15:00etan
ARTELAN AURKEZPENA
Museoa urtu

Nader Koochaki artistak eginiko "Museoa Urtu" instalazioa Euskal Museoko bilduma iraunkorran sartu da. Sabine Casenave, museoko zuzendari-kontserbatzaileak, obra aurkeztuko du. Urririk. Izena eman.

irailaren 10a osteguna, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean

Inaki Zabaletak emanik. Urririk. Izena eman. SAMB eta Euskal Museoak antolaturik.

irailaren 19an eta 20an, 11:00etan
ONDAREAREN EUROPAR EGUNALDIAK
Bildumak egunerokotasunean zaindu: prebentziozko kontserbazioa

Bisita gidatua. Euskal ondarearen memoria oso izaera desberdineko objektuek eramaten dute: egurrak, tapizak, oihalak, harriak... Materia bakoitzak bere hauskortasunak ditu, eta horiek kontuan hartzen ditu eszenografiak, askotan ikusezina baita bisitariaren begietara. Museoko zuzendaria-kontserbatzaileak ala Bildumaren kudeatzaileak emanik. Urririk. Izena eman. 20 pertsona gehienez.

irailaren 19an eta 20an, 14:00etan eta 15:00etan. Igandean 15:00etan euskaraz.
ONDAREAREN EUROPAR EGUNALDIAK
Objektuen memoria, gizarteen memoria

Bisita gidatua. Euskal ondarearen memoria oso izaera desberdineko objektuek eramaten dute: egurrak, tapizak, oihalak, harriak... Materia bakoitzak bere hauskortasunak ditu, eta horiek kontuan hartzen ditu eszenografiak, askotan ikusezina baita bisitariaren begietara. Urririk. Izena eman. 20 pertsona gehienez.

irailaren 19an eta 20an, 10ak eta 16ak artean
ONDAREAREN EUROPAR EGUNALDIAK
Ikerketa museoan: nork andeatzen ditu obrak?

Jokoa familian. Libroki. Joko fitxa eskugarri bisitaren hastean. Iraupena = ordu bat gutti gora behera. 7 urtetik goiti. Haurrak heldu batekin izan behar dira. Urririk.

irailaren 24an, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Mintza praktika

Euskara praktikatzeko museoko artelanen eta objektuen inguruan. Urririk. Izena eman.

irailaren 24an, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Elkarretaratzea "Museoa urtu" artelanaren inguruan

Nader Koochakiren berriki museoan sartutako artelanaren inguruan. Urririk. Izeana eman.

irailaren 26an larunbata, 10:00etan frantsesez eta 11:00etan euskaraz
HAURTZARO TTIKIA
Pette artzaina

Itzal antzerki ttikian, Pette artzaina segi dezagun, bere ardiekin mendirako bidean. Euskaraz. 2-5 urteko haurrentzat. Iraupena: 45 min. 4€ haurka, urririk burasoentzat. Izena eman