Kultur programazioa / Egitaraua
Proposamen desberdinek, izan bisita gidatuak, publiko heldu eta gazteendako jarduerak, tailerrak edo hitzaldiak, museoko bizi kulturala osatzen dute.
Osteguneko hitzaldiak: 40 pertsonara mugatua.
ERRESERBATU
Izena eman osteguneko hitzaldietarako: 05 59 59 08 98 telefono zenbakira deituz.
azaroaren 14an, 15:00etan
BISITA GIDATUA
Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean
Iraupena = ordu bat. Prezioa = sartzearen barne.
azaroaren 26an, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean
Aldibaterako erakusketaren bisita gidatua, Jacques Battesti, erakusketaren komisarioak emanik. Urririk. Izena eman.
azaroaren 28an, 10:15etan frantsesez, 11h15etan euskaraz
BISITA HAURTZARO TTIPIA
Animaleak
Museoko gelen gaindi, animaleek lehengo istoriak kondatzen dizkigute: idia gurdia tiran, ardiak mendian, oilarra kantuz etxearen aitzinean... 2-5 urtekoei zuzendua. Iraupena = 45 min. 4€ haurka. Urririk laguntzailearentzat. Izena eman bezperan eguerditan aitzin.
azaroaren 28an, 15:00etan
BISITA GIDATUA
Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean
Jacques Battesti, erakusketaren komisarioak emanik. Prezioa = sartze txartelaren barne. Izena eman.
abenduaren 5ean, 22an, 29an, 15:00etan
BISITA GIDATUA
Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean
Bisita honek euskal gizarte tradizionala aipatzen du: artzainaren lana, etxea, eguneroko bizia, doluko errituak eta gizonarriak, pilota ; baita ere Baionako portua XIX. mendean. Iraupena = ordu bat eta laurden. Prezioa = sartzea + 4€. Izena eman.
abenduaren 3an, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Historia baterako ahotsak
Jean-Michel Irozek (Oldarra) abesbatzaren historia aipatuko du,lurraldearen historiari hertsiki lotua. Urririk. Izena eman.
abenduaren 10ean, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Euskal Herriko unibertsitatearen eraikitze historia
Jean-Baptiste Hiriart-Urrutyk emanik. Urririk. Izena eman. Antolaketa: Euskal Museoa eta Euskal Museoaren Adixkideak.
abenduaren 10ean, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Mintza praktika
Museoaren gaindi, lehengo Eguberriko errituak aipatuko ditugu. Euskara ikasten dutenentzat. Urririk. Izena eman. Gehienez 20 pertsona.
abenduaren 12a larunbata, 10:15etan frantsesez, 11:15etan euskaraz
PUBLIKO GAZTEA
Olentzeroren lejenda
Olentzero argiaren mezulariaren lejenda ezagutu. Eta izar ttipi bat apaindu. 2-5 urteko haurrei zuzendua. 4€ haurka. Izena eman bezperan eguerditan baino lehen.
abenduaren 17an
OSTEGUNA MUSEOAN
Argia itzultzen zaigu
Museoko objektuek lehengo Eguberriko ala neguburuko errituak aipatzen dituzte. Urririk. Izena eman.
abenduaren 22a, 23a, 24a, 26a, 27a
JOKOA FAMILIAN
Misioa: lehengo Eguberriak
Haurrek Eguberriko ohitura zaharrak aurkitu beharko dituzte: asmakariak argitu, desafioak altxatu eta lehengo Eguberrik misteriotsuak ezagutu! Joko libroki eskuragarri museoko harreran. Euskaraz ala frantsesez. Iraupena = ordu bat. Museoko idekitze usaiako ordutegian (salbu 24an, 15:00etan hetsia). Urririk haurrentzat, helduentzat = sartzearen prezioa.Ez da izena eman behar.