Kultur programazioa / Egitaraua

Proposamen desberdinek, izan bisita gidatuak, publiko heldu eta gazteendako jarduerak, tailerrak edo hitzaldiak, museoko bizi kulturala osatzen dute.
Osteguneko hitzaldiak: 40 pertsonara mugatua.

ERRESERBATU
Izena eman osteguneko hitzaldietarako: 05 59 59 08 98 telefono zenbakira deituz.

ekainaren 13an, 11:00etan frantsesez ; 14an, 15:00etan euskaraz
BISITA GIDATUAK
Bilduma iraunkorraren bisita

Iraupena= ordu bat eta laurden. Prezioa: sartzea + 4€. Izena eman.

ekainaren 18an, ostegunean 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Lurretik marraztua: Australia erdialdeko hitzezko eta ikusizko artea

Stéphanie Geneix-Rabault, etnomusikahizkuntzalaria, Kaledonia-Berriko unibertsitateko konferentzia iraskasleak emanik. Euskal Museoak eta Euskal Etnopoloa hitzaldia aurkezten dute. Bat bateko itzulpena euskarara. Urririk. Izena eman.

ekainaren 24an, 14:00
PUBLIKO GAZTEA BISITA FAMILIAN
Eguzkilore

Lehengo errituak etxea babesteko ezagutu. Eta ondotik sorkuntza ttiki bat egin, eguzkiloreaz inspiratua.
Euskaraz. 5 urtetik goiti. 6€/haurka. Helduak: sartzea prezio murriztuan (7€). Iraupena: ordu bat et'erdi.
Izena eman behar da.

ekainaren 25ean, 18:00
BISITA GIDATUA
Bilduma iraunkorra

Bisita euskaraz. Iraupena = ordu bat. Urririk

ekainaren 25ean, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Euskal literatura gaualdia

Junes Casenave-Harigile Olerki bilduma (prestatzailea : Battittu Coyos).
Euskal klasikoen bila. Autore zaharrak zertarako ditugu? (idazlea : Jon Casenave).
Euskaltzaindiak antolaturik museoarekin eta Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean. Euskaraz. Bat bateko itzulpena frantsesera. Izena eman.

ekainaren 27a, 10:00etan frantsesez, 11:00etan euskaraz
BISITA-TAILERRA HAURTZARO TTIKIARI ZUZENDUA
Eguzkilore

Bisita etxearen inguruan eta ondotik tailerra "eguzkilore" bat egiteko. 2-4 urteko haurrentzat. 4€/haurka. Urririk laguntzaileentzat. Izena eman behar da.

ekainaren 27a, 14:00
BISITA-TAILERRA FAMILIAN
Eguzkilore

Bisita etxeari buruz, eta ondotik tailerra "eguzkilore" bat sortzeko. 5 urtetik goiti. 6€ haurka. Helduak = sartzea prezio murriztuan (7€). Izena eman behar da, bezperako eguerdi aintzin.

urtarrilaren 21ean, 24an, 28an, 31an, 15:00etan
BISITA GIDATUA
"Begirune eta amodiozko monumentua. Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean" erakusketa

Aldibaterako erakusketa. Iraupena = 45 minutu. Prezioa: sartzea barne. Izena eman.

uztailaren 2an, 18:00etan
OSTEGUNA MUSEOAN
Baionan kantuz

Errepetizio publikoa. Urririk. Izena eman (50 pertsona gehienik). Antolaketa: Euskal museoa eta Tuntuna elkartea.

uztailaren 16a, 10:00etatik goiti 16:00ak arte (azken abiatzea)
JOKOA FAMILIAN
Gorria Museoan

Galdutako koruaren misterioa. Pista jokoa aurkitzeko Léon Erregeari nork dizkion korua gorde . Iraupena: ordu bat gutti gora behera. Hobe izena ematea, ordua hautatuz. Urririk. 

uztailaren 22an, 10:15etan frantsesez eta 11:15etan euskaraz
BISITA HAURTZARO TTIKIA
Pette artzaina

Pette artzainaren bizia udan mendian ezagutu.. 2-5 urteko haurrentzat. Iraupena = 45 minutu. 4€/haurka. Urririk helduentzat. Izena eman bezperan eguerdi aintzin.

uztailaren 22an, 14:00etan
PUBLIKO GAZTEA
Zintzilikaria apaindua sortu

Bisita publiko gazteari zuzendua (5 urtetik goiti), heldurik gabe. Iraupena = 2 ordu. 6€ haurka. Izena eman bezperan eguerdi aintzin.