Euskal Herria, aitzin-gero



« Aski da batzuetan gure irudiko ezagutzen dugun leku baten karta postal zahar bat ikustea ohartzeko zenbatetaraino mugitzen den gure munduan. Euskal Herria bera ere, haren egonkortasuna eta ohidurak ospatu eta haren iragan aintzatsuak ondoriotasunez utzi dion lurra egoera berdinean dago. Baina haren gisara egiten du eta jakin badaki sorpresak jakin min handiena dutenentzat atxikitzen.

Gaur egungo ikuspegiei alderatu zaizkien Baionako Euskal Museoak artoski begiratu klixe ugariri esker, gure irudimena denboran zehar ibiltzera gomitatua da, eta historia oso bat zaigu agertzen horren gibelean : gure oroitzapena, eta gehien bat lurralde batek galdu dituen edertasunak bai eta biziraun dutenak berriz agerian jartzeko. »  (laburpena liburuaren gibeleko azalean)

Euskal Herria aitzin/gero erakusketen zikloaren hirugarren eta azken partearen karietara, Euskal museoak Bordaleko Le Festin argitaletxearekin lan egin du 3 erakusketen argazki enblematikoenak aurkezteko katalogo batean. Lehen erakusketa Baionari buruz zen, bigarrena barnekaldeko Euskal Herriari buruz eta azken horrek Euskal Kostaldea erakusten du.

Museoko kideak mende bat lehenago argazkituak izan ziren lekuetara joan dira, irudi bat ateratzeko ikuspegi berdinetik, konparaketa egiteko eta lekuen aldaketak ikusteko.