2017ko martxoaren 17tik ekainaren 3ra Euskal Museoan, Xokoa gelan

2017ko martxoaren 17tik ekainaren 3ra Euskal Museoan, Xokoa gelan

Baiona arakatu ondoren, Aitzin/Gero trilogiaren bigarren aleak Euskal Herri barnealdera eramaten gaitu, itsasbazterrean ez diren lehen herrietatik Zuberoko mendi lepoetaraino hedatzen den eremu zabal hartara. Usaian Barnekaldea, edo batueraz Barnealdea deitzen den herrialdea. « Barnealdea » ez da erabiltzen lurralde geografiko edo historiko zehatz bat adierazteko baina gehiago, itsaosari begira dagoen itsasbazterraz desberdintzeko, laborantza eta artzaintzak moldatu espazio bat, hauek baitituzte inguruak eta, luzaz, bizi moduak finkatu. Ahetzetik Santa-Grazira, iraganaren ikuspegiak eta gaur egungo testuinguruaren arteko konparaketak, hunkialdi ttipiz, lurralde hauen bilakaeraz irakaspenak eskaintzen dizkigute. Bilakaera hau ez zaiolarik eraikuntzen emendatze soil bati mugatzen. Iraganeko argazkilariek monumentuak biziki gustuko izanik, arkitektura ikuspuntutik da badarik ere konparaketa historiko hau hedatzen. Lau hurbilpen ikuspegi proposatuak dira aldaketa hauek irakurtzeko. Lehenarekin elizei interesatuko gara, herri horietako eraikin zaharrenak eta haien fisionomiaren markatzaile azkarrak dira, eta hauek dira irudimenean gelditzen zedarri aldaezin batzuen gisara, haiei ere aldaketak, batzuetan handiak, ekartzen ahal zaizkielarik. Bigarrenarekin ibiliko gara herrien artetik bakoitzaz ditugun usaiako irudiak hartuz, batzuetan aldaketak, besteetan jarraikitasun adierazgarria erakusteko. Hirugarrena, eraikin zaharrek denbora zeharkatzeko moldea, bizimodu eta gustu nagusien aldaketaren arabera jasaiten dituzten aldakuntzei interesatzen zaie. Azkenik, jatorrizko argazkiek ahalbidetzen zutelarik, arreta berezia ekarria izan zaio lurralde honetako jarduera aldaketari