Museoa Urtu, erakusketa aitzin.

Euskal Etnopoloaren kari, Baionako Euskal Museoak eta Euskal Kultur Erankundeak Soineko Paisaia Nader Koochakiren instalazio artistikoa aurkezten dute. Artistak*, artzaintzaz egin lan ugarien arteko zatia dugu Soineko Paisaia. Nader Koochakik, artzaintzaz egin lan ugarien arteko zatia dugu Soineko Paisaia. 2009an abiatzen du lan berezi hau, Euskal Herrian gaindi antolatu artzain txakur txapelketei interesatzen hasten den garai berean. Momentu hartan bideo-instalazio bezala (XXXXX, 2010) antolatu zuen ikus-entzunezko obrarekin batera, erabaki zuen ibilbide bat abiatzea artzaintzaren ikusezko izariari bizkar eginez, hau etnografiak, argazkilaritzak, dokumentalismoak eta folkloreak hainbeste andeatu ondoren.
*Artista egonaldian (2022-2024). 

Gipuzkoa probintziako ehun buru baino gehiagoko artaldeen zintzarrien soinua biltzen duen soinuzko artxiboa da Soineko Paisaia. 2009 eta 2015 artean buruturik, lurralde horretako artaldeen soinuen bildumarekin batera, grabaketa baldintzak azaltzen dituzten fitxak aurkezten ditugu. Soineko Paisaia - Dorsal Landscape 2009-2015, argitaraldi mugatuko artista argitalpena 2016an ateratzen da. Bertan, beste material batzuekin batera artxiboaren lagin zabala bildua da.

Gaur egun Baionako Euskal Museoan aurkeztu erakusketaren formatoari esker, 11 ordu baino gehiagoko zintzarri soinuez osatu artxibo osoan murgiltzen ahal da bisitaria. Urte bukaeran aurkeztuko den Museoa Urtu egitasmoari hurbiletik lotua da
Artzaintzaz argitaratutako ikerketak ugari badira ere, soinuzkoak biziki guti dira. Soineko Paisaia lanak, eduki berriak eskaintzen dizkio lan antropologikoari, artzaintzak soinuzko ingurumenaren baitan daukan eragina honela argira ekarriz. 
Parte hartzearekin : Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa), CEIT (Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa), Lortek, EHMEB (Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasuna).

Parte hartzearekin : Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa), CEIT (Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa), Lortek, EHMEB (Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasuna).

Biografia

Nader Koochaki (1983, Donostia-San Sebastián) Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia sailean lizentziatua da eta, 2008tik aitzina, bere lana arlo artistikoari eskaintzen dio. Usaian terrenoko lan zabal batean eta lan egiteko debora luze batean oinarrituak diren bideo, argazkilaritza eta soinu sailetan burutu obrei esker ezaguna da. Azken urte hauetan, argitaratze jardueran aritu da ere. 2018 eta 2021 artean, Tractora, artista kooperatifako kide izan da eta -zko argitaletxea sortu du ere. Hainbat artistarekin lankidetzan aritu da, erakusketa batzuen ardura hartu eta bere obrak erakusgai ezarri ere Arteleku, Fundación Cristina Enea, Bizkaia Aretoa, Biarritzeko Mediateka, Baionako Museoa, Club le Larraskito, Fundación Antoni Tàpies, Museo Artium, Edge of Arabia, Sophia Contemporary Gallery, Centro Centro, La Madraza, Fundación Cerezales, Tabakalera etab. bezalako aretoetan.