Martxotik. Bilduma iraunkorran.

2020an, Soineko Paisaia obraren bertsio berria Zuberoan garatzeko laborantza-

artzaintzari eskaini museoko gela berriz apailatzeko gomita luzatu zioten Nader Koochakiri Baionako Euskal Museoak eta Euskal Kultur Erakundeak.

Hortik dator gaur egun aurkezten dugun Museoa Urtu proposamena, Gipuzkoako Gordailua eta Baionako Euskal Museoa, Bidasoaren alde bakoitzeko bi erakundee­tatik hartu bi ondare bildumetakoak diren ehun bat piezaren desmaterializatze eta eraldaketa prozesua.

Izari desberdineko berrogoita hamalau joare eginak dira, lau familiatan antolatuak (Küxkülü, Manex, Bitartez eta Kalaxka). Orain­goan indarrean dauden olhar bat ordezka­tzen dituzten Zuberoako 54 artzaini emanak izan zaizkie.
Joan diren hilabeteetan, artalde guzien soinua, banan-bana grabatu ditu Naderek, Soineko Paisaia obrarako erabili duen me­todologia errepikatuz eta artaldeen soinu artxiboak Zuberoako lurraldean sortuz.

Ziklo bat hesten eta beste bat (behi joareen biziarena haien zaindari berrien eskuen ar­tean) irekitzen duen artxibo honek, musoeari eskainia izanik, honen bilduma egonkorra osatuko du.


Urte hastapenetik, Mauleko Ondare Etxean Museoa Urtu aurkestua izanen da eta martxotik goiti Baionako Euskal Museoan ere.

Argazkia : Museoa urtu - nº 01 - Nader Koochaki