Aurkezpena
Erakusketa-txostean honek René Georges Hermann Paul (Hermann-Paul deitua) eta Colin aita-semeen ibilbideak erakusten dituzten Euskal Museoko bildumak nabarmentzen ditu, izan Parisen ala Euskal Herrian zirelarik. Hermann-Paul, art et satire au Pays Basque Aurélie Despérièresek erakusketaren karietara liburu hau argitaratu du.Kari honetara, Halaber, erakusketa honek Orsay Museoa eta Frantziako Liburutegi Nazionalaren, familiaren ondorengoen eta, azkenik, bildumagile pribatuen mailegu eskuzabalak Baionan jasotzeko aukera ematen du.
XIX. mendeko gela kokatu zen eta Hermann-Paul-ek eta bere lagun-taldeak, Getarian, aldizkari satiriko bat nola sortu zuten kontatzen da ; aldizkari honek turisten eta bertako biztanleen arteko topaketa zaila modu zaporetsu eta bihurrian islatzen du. Haien ikuspuntua erdibidean kokatzen da: paristarrak dira, bai, baina urtearen erdia baino gehiago Euskal Herrian igarotzen dute.
Hermann-Paul : ibilbide paristarra
Hermann-Paul-ek fite ohartu zen prentsa bera eta eskaintzen zuen “askatasun” berria egokiagoak litzaizkiokela marrazkilari gisa zuen talentu handiarentzat eta haren ibilbidearen garapenerako. Laster aldizkari satiriko askotan parte hartu zuen: Le Courrier Français 1894tik goiti, Le Rire 1894tik 1933ra, Le Sourire 1899tik 1913ra, L’Assiette au Beurre 1901etik 1911ra, etab. Hermann-Paul haren garaikideen ohituren kritikan gailentzen zen, hala nola burgesenean. Zituen ideia bakezaleak, antimilitaristak eta antiklerikalak karikatura boteretsuetan adierazten zituen. Dreyfus-en errugabetasunaz konbentzitua, Alfred Dreyfus kapitainaren defentsaren alde marraztu zuen, eta, 1899an, Rennes-en gertatu zen epaiketaren berri eman zuen Le Figaro egunkariarentzat. Hortik, ospe handia lortu zuen berehala, auziak Frantzia osoan interes handia piztu eta gizartea zatitu baitzuen.
Parisko abangoardismoko kide aktiboa izan zen, eta litografiaren urrezko aroan parte hartu zuen, hainbat serie eta proba isolatu eginez. Publizitatearen sorrerarekin batera, kartelgile gisa ibilbide ederra izan zuen ere.
Garai horretan, euskal kostaldeko paisaiak zirriborratu zituen, gaur egun Orsay museoan dauden hainbat krokis liburuxkatan: Dreyfus auziko epaimahaikideen erretratuak, emaztea eta seme-alabak irudikatzen dituzten marrazkiak, baina baita Larrun eta euskal baserrialdearen silueta ezagunak ere. Frantziako egunkarietan argitaratutako marrazki satiriko ugarik, hala nola Le Cri de Paris astekarian ateratako Marée montante-ek (Goranzko marea, 1899ko maiatzaren 21a) edo L'Assiette au Beurre astekariko “Chez les Jésuites, une visite au Monastère de saint Ignace de Loyola et au village d’Azpeitia” (Jesuitekin, Loiolako San Ignazioren Monasterioa eta Azpeitiko herria bisitatzen, 1904ko irailaren 24a) alean ateratakoek, Euskal Herria dute eszenatoki.
Le Fond de bain, kazetaritza-abentura Lapurdiko Getarian Belle Epoque garaian
Hermann-Paul marrazkilari eta karikaturagile bikaina zen, baina grabatzailea, xilografoa, akuafortista eta margolaria ere bazen, nahiz eta haren obraren azken zati hau oraindik ez den ezaguna. 1890ean Getarian finkatu zen eta maiz joaten zen Parisera. Hari buruz izan zen 1902ko maiatzeko L'album-ren alerako Lucien Puech-ek artista biziari buruz galdetu zionean, Hermann-Paulek hauxe erantzun zion: “Ba, zinez lasaia. Ezkondua naiz, denbora ainitz pasatzen dut etxean eta... besterik ez”. Dudarik gabe, lehen urteetan, familiak eta haurrek denbora ainitz hartuko zioten, bereziki Euskal Herrian zelarik. Hala ere, ez da oraindik argi nola kudeatzen zituen Pariserako bidaiak eta obra: litekeena da, garai hartako beste artista batzuk bezala, batez ere Parisen bizi zela neguan eta Euskal Herrira itzultzen zela udan. 1895ean, Le Fond de Bain udako aldizkaria sortu zuen Euskal Herriko eta Parisko lagunekin. Bertan, Getariako eta euskal kostaldeko biztanleen eta turisten arteko talka kulturala eta topaketa zaporetsua modu satiriko eta fantasiatsuan deskribatzen zen. 21 zenbaki argitaratu ziren 1895 eta 1898 artean: lehen hamaikak eskuz idatzi eta litografiaren teknikaren bidez egin ziren; azken hamarrak tipografiatu ziren.
Lehen Mundu Gerran, Hermann-Paulek Courrier de Bayonne et du Pays Basque aldizkarian parte hartu zuen, Alemanen aurkako marrazkiak eginez. Anatole France idazleak marrazkien alde samina goraipatu zuen. Hogei marrazki zeramatzan edizio berezia argitaratu zuen ere: “Zein tragikoa eta ederra den zure azken marrazkia, non haurra eskuak moztuta ikusten den ezpata mendekatzailea daramala!”.
Gerra garaian, zurezko hainbat grabatu miresgarri egin zituen ere labanaz. Tiradak egitea nahikoa ez zitzaionez, matrizeak atxiki zituen margolan txikiak bezala margotu ahal izateko. Lan horietako bi gure bildumetan daude: La jeune fille de Ciboure (Ziburuko andere gaztea) eta Vue de Ciboure (femme et enfant) (Ziburuko bista [anderea eta haurra]). Xehetasunez jositako lehen bi saiakera horiek, gerraosteko haren lanaren sintesi indartsu batera eramango zuten, 1924an l’Enfer de Dante (Danteren infernua) ilustratu zuenean edo 1919an Danse macabre (Dantza makabroa) konposatu zuenean. Egiten zituen zurezko lanak Art Déco estiloaren ezaugarri bihurtu ziren orduan.
Orduan, lehen emazte Joséphine Colin-engandik dibortziatu ondoren, Euskal Herria emeki-emeki utzi eta Camargara joan zen. Han Folco de Baroncelli-Javon idazlea (1869-1943) haren lagunetako bat bihurtu zen.
Argazkia René Georges Hermann Paul, Hermann-Paul deitua (1864 -1940). Jarria emazte dagoena. Marrazki
© Baionako Euskal Museoa