Abenduaren 22tik 2019ko maiatzaren 26era

Euskal museoak, lehen eta bigarren gerla denboran, Pablo Tillacek egindako Nazionalitate desberdinetako soldadoen potretak aurketzen ditu, baita ere 2 gerlen artean, Euskal Herrian egin zituen obrak eta potretak.
Errobi gela.

Hiru gerla bizi izan ditu Jean-Paul Tillac-ek, bi mundu gerlak Frantziako lurretan eta Frantziako Euskal Herrian ondorio azkarrak ukan dituen Espainiako gerla zibila. Artista lekuko gisa edo gerlan den herri baten oroimena egiten duen artista gisa, bi hurbiltze hauek irudikatu ditu Tillac-ek, bata kazetari baten gisara, eta bestea propaganda antzekoa, gerla garaian biziagotzen den manikeismoaren ondorioz agertzen den ongia eta gaizkiaren arteko bereizketa aitzakiari jarraikiz.

Paradoxikoki, Gerla Handia, lehena, ongi bizi izan du Tillac-ek. Erreformatua izan baitzen, gibelaldeko gizonak, frontera berantago joanen direnak baizik ez ditu marrazten. Gerla aitzin Amerikan bizi esperientziak bultzatzen du Girondan ziren Estatu Batuetako militarren presentzia begiratoki marraztera. Bordele, bere monumentuek eta bizi atseginak ospea eman dioten Europa zaharreko hiriaren bitartez, mundu zaharra eta bertako herritarrak aurkitzen eta gogoa bestan duten Atlantikoaz bestaldeko soldaduak dira. Beti 14-18an, esperientzia exotikoago batek eramaten du, negurako Girondan  egonarazten zituzten frantses armadako  Afrikar tiratzaileekin bizitzera. Gerla Handiaren  krudeltasuna ez da agertzen Tillac-en lekukotasunean, gibelaldean zeuden soldaduen eguneroko egintzak marrazten ibili baita, etsaiari interes guti ekarriz.  Arrunt alderantzizko lekukotasuna ekarri du 1940ko alemaniarren okupazio garaiaz,  kopuru handiko tortura eta erailketen izigarrikeri ikaragarriak nagusiki marrazten  arizan delarik. Berak, Kanbon alemanen presentziaren garaian fisikoki ezagutu duenari gauza gehiago ekartzen dio. 1944an,  Liberazioa heltzean, pixkanaka argira ekarriak diren izigarrikeriak iruditan ezartzen ditu: preso kanpamenduak eta esterminazioak, berak Oradour-sur-Glaneko sarraskiaren bidez sinbolizaturik. Espainiako gerla zibilarekin ohartu da herraren igotzeaz. Komunista eta anarkisten manifestaldiak erakusten ditu. Hegoaldean da 1936an, Francok altxamendua burutzen duelarik.  Errepublikar iheslariak Frantziara kopuru handian heltzen ikusten ditu. Heriotza eskeleto baten gisara altxatzen da penintsulan, nazismoaren garai ilunetara buruz doan Europa zaharraren hiltzea aitzin itxuratuz.

Sekulako lilura dakarkio hortik aitzina bere obrak « Pablo Tillac » gisa izenpetuko dituen  artistari, itsas hegiko mondanitatearen aurkako itxura agertzen duen ohiturazko Euskal Herria, izan baserrikoa edo itsasokoa, bi gerlen arteko garai hartan.  Jende xumeek eta herri lan ohiturazko jarduerek jaidura handia sortzen zioten, eta modernitateaz babestua den Euskal Herriaren etnografo artatsua bilakatzen da Tillac. Ipar eta Hego Euskal Herria orduan geriza lekutzat hartua da, nazionalismoen mehatxuez babesten duena.  Frantziako probintzietako herri guzietan 14-18 gerlako hilen monumentuak agertzen hasi direlarik, ez zaio iduriz emozio berezirik agertu. Ez ditu batere ikertzen Bilboko industrializazioa, turismo balnearioaren sorrera ez eta Kanbon ezagutu duen termalismoa.

Fichier pdf Eskuorria

Fichier jpg Afitxa

Fichier pdf Dossier de presse

Fichier jpg Afitxa

Fichier pdf Flyer

Images :

Fichier jpg Tillac-autoportrait au chapeau texan Danseur de jazz, Jazz dantzaria © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Tillac assis au bord de la Nive au Bas Cambo© Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Habana, Mulatta en la rumba © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Danseur de jazz, Jazz dantzaria Danseur de jazz, Jazz dantzaria© Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Tirailleur Algérien © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier bmp Les Américains. Chauffeur au repos© Musée des Beaux Arts de Reims

Fichier bmp Marin croate-américain© Musée des Beaux Arts de Reims

Fichier bmp Jazzmen © Musée des Beaux Arts de Reims

Fichier jpg Pelotari © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Affiche FFPB Grde Semaine Sports© Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Zamalzain © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Soka tira © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Quai du port de San Sebastian © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg España 36-37 © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Officiers allemands à Cambo © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg GARAGE © Musée basque et de l’histoire de Bayonne

Fichier jpg Spectacle de pendus © DR