2021etik goiti Baionako Euskal Museoan egoitzan den Nader Koochaki artistaren proiektua da Museoa Urtu. Euskal Museoak eta Euskal kultur erakundeak manaturik eta, 2019 eta 2026 artean buruturik, ondareko objektuak eraldatzea eta zuberotar mendiari lotua den soinu artxiboa sortzea zen honen helburua. Proiektu honen baitako hiru obra bere bilduman sartu eta hauetako bi aurkezten ditu bere erakusketa iraunkorrean. Hemendik aitzina museoko bilduma iraunkorretan sartua den muntaketa garaikide honen berezitasuna, arte obren ezin besterenduzko izaeraren galdekatzean datza, izari berri bat emanez honela desklasifikatu objektuei. Aldi berean museoan eta zati batean, literalki, paisaian dagoen soinu ondarearen izari immateriala instituzioaren baitan sarraratzea ahalbidetzen du ere.
Museoa urtu
Bi ondare bildumatik hartu ehun bat piezetatik abiatu berrogeita hamalau joarez osatua da Museoa urtu: Gordailua Zentroa Gipuzkoan eta Baionako Euskal Museoa. Urtuak eta errautsiak izan dira, eta lortu hautsa, obra osatzen duten joareak fabrikatzeko baliatua izan da. Lurraldean indarrean dauden berrogeita hamalau kaiolarrak ordezkatzen dituzten berrogeita hamalau zuberotar artzaini eman dizkie ondare artefaktu, lan tresna eta arte obraren arteko mugan diren objektu hauek artistak. Engoitik obra hau museoko bilduman sartua bada ere, hastapenetik honen murruetatik kanpo aurkeztua izateko sortua izan da eta Zuberoako ibar eta mendietan baizik ez da ikusgarri / entzungarri izanen beraz.
Hots likidoa
Guneko sorkuntza zabal honi oihartzun eginez, artistak 2025eko udan Zuberoako bortuko alhatzetan burutu grabaketak biltzen ditu Hots likidoa deitu bigarren obrak. Zuberotar soinu ondare aberatsaren zati garrantzitsu bat kaptatzen du grabaketaz, mapaz eta artistak idatzi deskribapen batzuez osatu soinu artxiboa. Baionako Euskal Museoko erakusketa iraunkorrean plantatua da obra. Bisitariei, obra osatzen duten hogeita bat inguruko orenetan murgiltzea ahalbidetzen dien sistema interaktibo baten gisara agertzen da. Laborantza-artzaintzari eskaini gelako museografia betetzen du, ibilbide iraunkorreko museo erakusleihoak aldizka deseraikiz eta inbestituz.
Lehen eta orain
Lehen eta orain est la troisième œuvre de Nader Koochaki à intégrer la collection du musée. Une double photographie créée par l'artiste pour ce projet, évoque la « présence » puis « l'absence » des sonnailles. Encadrée recto-verso, une face présente l'ensemble de cloches disposées sur la structure de tiges de noisetier et de cordes en plastique utilisée lors de la présentation publique donnée avant le départ pour les pâturages de Soule le 15 mai 2025. L'autre face montre la structure vide après la livraison des sonnailles le 24 mai 2025. Ainsi, l’œuvre photographique sera retournée deux fois par an : la structure vide durant la période des estives et la pleine le reste de l’année.
Lankidetzak eta diru laguntzak
Museoa urtu proiektua parte hartzearekin gauzatzen da: Euskal Kultur Erakundea ; Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa ; EHMEB (Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasuna. Laguntzaileak dira: DRAC Akitania Berria ; Akitania Berriko eskualdea (FRAM-en karietara) ; Europako Batzordea (FEDER finantzaketak).