Osteguna museoan - Jeudi au musée >>> 2026koazaroaren 12a – 12 novembre 18:00

Antzinaroko Pirinioez gaindiko lurralde baten arkeologia eta ingurumena.
ATEA PCRa proiektua 

Archéologie et environnement d'un territoire transpyrénéen dans l'Antiquité.
Le projet ATEA PCR

Urririk - Gratuit
Izena eman - Sur inscription :  05 59 59 08 98 / musee-basque.com 

Aranzadi Zientzia Elkartea, Hadès eta hainbat erakunderen arteko elkarlanetik sortutako ATEA PCR proiektuak Antzinaroko Pirinioez gaindiko lurraldearen okupazioa eta ingurumenaren bilakaera aztertzen ditu, bereziki K.a. I. mendetik K.o. V. mendera. Komunikazio honetan, ikerketa-programaren helburu nagusiak, diziplina-anitzeko metodologia eta 2025-2026ko lehen emaitzak aurkeztuko dira: erromatar bideen kartografia, gotorleku eta biziguneen ikerketa, baliabideen ustiapena eta paleoingurumenaren analisia, batik bat. Halaber, mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia eta ondarearen balorizazioari lotutako ekintzak ere azalduko dira".
Euskarazko hitzaldia aldibereko itzulpenarekin (EKE-ren sustenguarekin). Hizlariak : Fanny Larre eta Oihane Mendizabal

Le projet ATEA PCR, issu de la collaboration entre la Société scientifique Aranzadi, le bureau d'investigations archéologiques Hadès et d'autres institutions, analyse l'occupation du territoire transpyrénéen dans l'Antiquité et l'évolution de  cet environnement, notamment du Ier au Ve siècle avant J.-C. La conférence présentera les principaux objectifs du programme de recherche, la méthodologie pluridisciplinaire utilisée et les premiers résultats de ces travaux en 2025-2026 : en particulier la cartographie des routes romaines, les fortifications et les espaces habités, l'exploitation des ressources et l'analyse paléoenvironnementale. On parlera aussi de l'importance de la coopération transfrontalière ainsi que de la façon de valoriser le patrimoine mis en lumière.
Conférence en langue basque avec traduction simultanée (et le soutien de l'Institut Culturel Basque). Conférencières : Fanny Larre et Oihane Mendizabal