Mentions légales

Egile eskubideak: www.musee-basque.com webgunea egile-eskubideak babestutako sormen-lana da. Webgunearen baitan aurkitzen diren testuak, diseinuak, argazkiak, grafikoak eta gainerakoak ere egile-eskubideak babesturik daude.
Beraz, webgunearen zein barneko ezein atalen kopia, moldaketa, itzulpen, biderapen, komunikazio publiko, alogera edo beste zeinahi ustiapen oro, hartara edozein bide erabiltzen delarik ere, bai elektronikorik bai mekanikorik edo bestelakorik, guztiz galarazia dago, non eta aldez aurretik idatzizko baimena erdietsi ez baldin bada Baionako Euskal Museoaren aldetik. Eskubideon edozein lege-haustek ondorio zibil edo penalak erakar litzake.
Edukiarekiko erantzukizuna: Baionako Euskal Museoak albait txukunen jokatu du
webgunea sortzerakoan. Alabaina, ezin du beti erabat bermatu barruan dagoen
informazioa guztiz zehatza denik. Erabiltzailea jakitun da informazioa edonoiz
alda daitekeela, aldez aurreko gaztigurik gabe, aldatu ere. Museoak ez du batere
erantzukizunik hartzen beren gain webguneko edukiari zein haren erabilerari
dagokienez. Webgune honek besteen estekak edo beste webguneen erreferentziak izan ditzake. Alta, museo partaideek ez dute batere erantzukizunik hartzen lehentxeago aipatutako webguneon nolakoaren gainean; hortaz, haietarik sor litekeen ezein kalterik ere ez dute beren gain hartzen.
Kanpoko esteka horiek erosotasun hutserako ez bestetarako eskaintzen zaizkio
erabiltzaileari.

Harremanetarako formularioa: Frantziako Informatika eta Askatasunei buruzko legeak dioenez (34. art.), zuri dagozkizun datuetara iristeko eta aldatzeko nahiz ezabatzeko eskubidea daukazu. Eskubidea gauzatzeko, jo ezazu www.musee-basque.com webgunera. Harremanetarako formularioen bidez jasotako informazioa ez zaio Baionako Euskal Museoari beste inori helaraziko. Hartan ere, jaso diren helburua betetzeko beste ezertarako ez dira erabiliko. Zure erantzunak zeure hautazkoak dira, eta erantzunik ezean edo egin zenitzakeen hutsetarik ez zaizu inolako ondoriorik eratorriko. Dena den, zure erantzunek nahikoa informazioa eman behar digute geuk egoki trata dezagun.
Webgunearen erabilera: Gune hau Firefox v.2 eta plus, Opéra, Safari, Chrome,
Internet Explorer v.6 eta plus nabigatzaileekin erabiltzeko optimizatua dago.
Eskaintzen diren fitxategi batzuk pdf dokumentuak dira, ireki ahal izateko Acrobat
Reader edo Foxit Reader plug-in delakoetarik bat behar dutenak. Gainaldeko
diaporamak ikusi ahal izateko, aldiz, Adobe FlashPlayer v.8 edo are plug-in hobea
behar da.

Disfuntzioak: Funtzionamenduan aurkitutako akatsen, huts egindako esteken edo bestelako matxuren berri eman diezagukezu gure webmasterrarekin harremanetan jarrita: Gure webmasterrarekin harremanetan jartzeko.