2023-07-14 >> -2024-01-14

1900 hamarraldian agertzen da kolorezko argazkiaren «mirakulua», berinazko plakaren gaineko trikromo prozedurak pikoan ezarriak izan ondoren, hauetako famatuena autokromoa delarik, Lumière anaiek 1907tik aitzina merka­turatu zutena. Laster hedatzen da autokromoa Frantzian, Europan eta Estatu Batuetan, paper

gaineko kolorezko errebelatzeak ahalbidetzen zituzten teknologia berri batzuek (Kodachrome, Agfacolor) 1930 hamarraldian ordezkatu arte. Hauek masiboki garatzen dira gerlaren on­dotik. Haien barnean duten irudia errebelatu ahal izateko tresna optikoa beharrezkoa duten plaka autokromoak orduan desagertzen dira. 1990 hamarralditik aitzin berriz agertzen diren lehen kolorezko argazki hauek etengabe har­ritzen gaituzte, iraganaz dugun gure ikuspegia berritzeko. Kolorearen magiaz, ordu arte zuri eta beltzaren filtroaren bitartez besterik eza­gutzen ez duguna, bapatean anitzez hurbila­goa bilakatzen zaigu.

Bilboko Euskal Museoarekin lankidetzan plantan ezarri Euskal Herriko autokromoak erakusketaren bitartez atzemanen dituzue orain arte behin ere ikusi ez duzuen kokorezko irudi bilduma bat 1910 eta 1930 urteen arteko Euskal Herriaz, egin-moldeak mugaren alde batean eta bestean ukan duen hedapena eta eragina argira ekartzeko. Murgiltze sentibera atzoko munduan, autokromoaren erabilpen desberdinen bitartez: ikerketa eta osaketa artistikoak, grabatze douku edo familiako oroitzapenak.

Legenda: Iriberria etxea, Kanbo Behera, 1920 inguru. Plaka autokromatua. Baionako Euskal Museoko bilduma.