2025-10-11 > 2026-01-11 Bilduma Irraunkorran

Obra gomitatua
Linguæ Vasconum primitiæ 1545
Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak

Frantziako Liburutegi Nazionalarekin lankidetzan

Mendeburuaren karietara Baionako Euskal Museoak Obra Gomitatuak zikloa asmatu du.
Urriaren 11tik urtarrilaren 11ra, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum primitiæ euskaraz inprimatutako lehen liburua aurkezten du. Ezagutzen den ale bakarra Frantziako Liburutegi Nazionaleko bildumetan egitasmoan prestaturik, François Morpain inprimatzaileak 1545ean Bordelen argitaratu zuen. Eta harekin batera argitaratzaile berdina duen Recueil de Coutumes (1553), Baionako Mediatekak prestaturik aurkeztua izanen da.
Duela 500 urte Ipar Euskal Herrian idatzia izan zen aparteko dokumentu hori ezagutzeko aukera paregabea da…

n-4° formatuko 28 orrik osatzen duten Linguae Vasconum primitiæ Bordelen argitaratua izan zen 1545an, François Morpain-en inprimategian. Haren itxura xumeak jakitera ematen ez badu ere paregabeko garrantzia du euskal ondarearen historian. Izan ere, tituluak berak hain argiki iragartzen duen bezala nahiz eta latineraz izan,  euskaraz inprimatua izan den lehen liburua da. Lan hori Bernat Etxepareri zor diogu, 1480 inguruan Duzunaritze-Sarasketan sortu zen apezari. 1545 argitaratze urte horretan Garaziko haranean den Eiheralarreko erretorea zen, Donibane- Garazitik Orreagara doan bidean.

Liburuxkahemen klikatu

Prentsa Txostena: Fichier pdf hemen klikatu Dossier de presse - Prentsa txostena


ERAKUSKETAREN INGURUAN 

BISITA LABURRA
(30 minutu):
Azaroaren 8, Abenduaren 6 eta 20, Urtarrilaren 3 eta 10an, larunbatarekin
15:00 frantsesez, 16:00 euskaraz

KONTZERTUAK:
Abenduaren 6an, Larunbatez, 12:00Iaquin vahu / Ibon RG, Garazi Navas;
Biltxoko elkartearekin antolatua. Biltxoko (Augustins karrika, 9), prezio librean
Abenduaren 19an, Ostiralez, 20:00: Bernart Etxepare 1545 Linguae Vasconum primitiae / Danserie Ensemble
Euskaltzaindiak antolaturik.Santizpiritaren elizan

TOPAKETAK:
Euskaraz imprimatu lehen liburua. Azaroaren 22an, larunbatez: 1. partea
Mintzaldiak : Jean-Marc Châtelain (FLN, liburu bakanak), François Pic (Okzitanieraz letren bibliografia), Katixa Dolharé-Çaldumbide (literatura), Gidor Bilbao (klasikoa eta euskal literatura), Hagio Sho (euskara, euskal literatura, itzulpengintza). Baionako herriko etxeko «Grand Salon»-ean, 9:00- 17:00
Urtarrilaren 8an, Ostegunez : 2. partea
Mintzaldia : Philippe Chareyre (historia modernoa) eta Aurelia Arcocha (euskal filologia). Euskal Museoan, 18:00

↓ Behean, argazkiak deskargatzeko ↓