2018ko Ekainaren 30tik azaroaren 4a arte

Iparraldean lehen aldiz bildu ditu Euskal Museoak Gaur taldearen zortzi artistak. Donostian 1966an sortua, taldearen partaide izan ziren Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, José Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta.
 
Francoren ordenak onartutako adostasun arte figuratiboaren aurka José Antonio Sistiaga, Amable Arias eta Jorge Oteiza hasi ziren elkarlanean, Euskal Herrian abangoardia hautabide bat proposatuz.
Ihardukitze eta askatze ekintza bat da, garai hartan euskal kulturaren munduak sustatzen zuen berritze oldarraren kari enblematikoa bilakatu dena.
 
Zortzi artista horien 100 bat artelan sorta bat aurkezten du erakusketak, garai hartakoak gehienik. Euskal Herriko 1960. hamarkadaren politika eta kultura azaltzen ditu zehazki 100 bat dokumenturekin. Azkenik, euskal sorkuntzaren oldar berri horren ondorioz estetika zehatz bat nola zabaldu zen erakutsiko du, 1970. urteen amaieran berreskuratu askatasunaren ikurra bilakatu arte.
 
Errobi gela 
 

Argazkiak :  Fichier jpg CHILLIDA  ;  Fichier jpg OTEIZA  ; Fichier jpg RUIZ BALERDI  ;  Fichier png ARIAS  ;  Fichier jpg ZUMETA  ;  Fichier jpg SISTIAGA  ; Fichier jpg  BASTERRETXEA  ;  Fichier jpg MENDIBURU

Fichier jpg Eskuorria 

Fichier pdf Afitxa 

Eskolak